Euskaltzaindiaren 35. arauan jasotzen den bezala "orduei pluraleko kasu-marka ezarriko zaie, eta minutuei singularrekoa (behar denean lotura bokala erantsiz)". Hau da:
- 09:00ETAN (pluralean)
- 09:30EAN (singularrean) eta ez 09:30ETAN
Trukoa, irakurri zenbakia xifra bat bezala, hau da, hogeitamarrEAN.
Beste adibide batzuk ordutegiak adierazteko:
15:00etan 15:00etara / 15:00ak arte 15:00etatik
15:01ean 15:01era / 15:01 arte 15:01etik
15:02an 15:02ra 15:02tik
15:03an 15:03ra 15:03tik
15:04an 15:04ra 15:04tik
15:05ean 15:05era 15:05etik
15:15ean 15:15era 15:15etik
15:30ean 15:30era 15:30etik
No comments:
Post a Comment