Tuesday, April 26, 2016

Legazpitik Iruñera Donostiatik pasaz

2016ko apirila, Kaiera

Herrien izenetan kontuan izan behar dugu bukaeran "a" baldin badu berezkoa izan daitekeela eta deklinatzerakoan ezin dela kendu. Adibidez:
  • Donostiako hondartza oso ederra da 
  • Donostiko hondartza oso ederra da 

Beste kasutan "a" hizkia ez da berez herriaren izenaren parte, erdarazko toponimian bukaerako "a"rekin azaltzen direlako sortzen da nahasketa. Kasu hauetan deklinatzerakoan ez diegu "a" hizkia jarri behar:
  • Lasterketa Legazpitik abiatu da 
  • Lasterketa Legazpiatik abiatu da 

Salbuespenak: "a" artikulua mantentzen dute kasu batzuetan (nongo, nora, norantz, noraino, nondik)
  • Iruñea, Iruñean, Iruñera, Iruñetik, Iruñeko




Berezko "a" dute:
  • Ahezkoa, Alegia, Aria, Atarrabia, Bedia, Bildoze-Onizpea, Burrundia, Donostia, Errenteria, Gabiria, Garaioa, Getaria, Gipuzkoa, Hendaia, Ledia, Legaria, Leioa, Lemoa, Makea, Mendabia, Mendigorria, Mungia, Muskaria, Nafarroa, Olaberria, Ondarroa, Ordizia, Ostankoa, Pasaia, Plaentzia, Urraul-Behekoa, Urraul-Goikoa, Urketa, Usua, Zaldibia, Zestoa, Zuberoa, Zuia, Zumaia
"a" gabe idatziko ditugu beti:
  • Altsasu, Aulesti, Bakaiku, Errigoiti, Ibargoiti, Larrabetzu, Legazpi, Luhuso, Olazti, Otsagi, Ubide, Urretxu, Ziordi.
Salbuespenak:
  • Abaurregaina, Abaurrepea, Azkoitia, Azpeitia, Basaburua, Berriatua, Bizkaia, Busturia, Erribera Beitia, Erribera Goitia, Ermua, Euskal Herria, Harana, Hondarribia, Iruñea, Itzagaondoa, Lizagorria, Mallabia, Mañaria, Mutiloa, Urizaharra, Zigoitia
Iturria eta informazioa zabaltzeko jo HABE Murgilduz edukira.

Oraindik gehiago sakontzeko Euskaltzaindiaren "Herri-izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera" 141. araua kontsultatu.

No comments:

Post a Comment