Wednesday, May 11, 2016

Egunero baina ez bi urtero

2016ko maiatza - Kaiera

-ERO edo -ORO atzizkiaren bidez: egunero, astero, hilero... eta antzerakoak sortzen ditugu. Baina zenbatzailea (bi, sei...) erabiliz gero, beste modu batzuetara adierazi beharko dugu maiztasuna:
  • Bi astean behin, bi asterik behin eta ez bi astero.
  • Sei hilean behin, sei hilerik behin eta ez sei hilero.
  

Beraz, ez ahaztu, [zenbatzailea + izena + -ero] sintagma ez erabili, Euskaltzaindiak gaitzesten baitu.
  • Bi urtero egiten dute txapelketa.
  • Bi urtez behin egiten dute txapelketa

Hauek dira, maiztasuna adierazteko -ERO/-ORO atzizkiarekin araututako idazkerak: aldiro, arratsaldero, asteartero, asteazkenero, astelehenero, astero, egunero, gauero, goizero, hamabostero, hilabetero, hilero, igandero, iluntzero, jaiero, larunbatero, minutuero, neguero, orduero, ostegunero, ostiralero, segundoero, udaberriro, udaro, udazkenero, une oro eta urtero.
 
  • Konturatu salbuespen gisa hamabostero onartzen dela, hamabostean behin edo hamabosterik behin formekin batera.

Informazio guztia Euskaltzaindiaren 110. arauan, Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen.

No comments:

Post a Comment