Thursday, May 12, 2016

Ala, Ahal, Al eta Hala lau hitz

2016ko maiatza - Kaiera

Ikusi dezagun Harluxet hiztegi entziklopedikoak hitz hauen inguruan dioena:
  • Ala: junt. 1. Bi elementuren arteko hautapena adierazteko galderetan eta zehar-galderetan edoren ordez erabili behar den juntagailua. Zein ur, geldia ala lasterra?
  • Ala: 2. Norbaiti agintzeko edo eragiteko partikula. Ala mutilak!
  • Ahal: 1. iz. Ahalmena; indarra. Edozein gauza egiteko duen eskua eta ahala.
  • Al: Galdera-ezaugarritzat adizkiaren aurre-aurrean ezar daitekeen hitza. Etorri al da?
  • Hala: 1. adb. Era edo gisa hartan (berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina beste biei dagozkienen ordez ere erabil daiteke). Hala esan zidaten eta hala diot nik ere.

 
 Adibide batzuk:
  • Etorriko al da?
  • Etorriko ahal da!
  • Ahal baduzu, garaiz etorri.
  • Bera etorriko da ala guk joan behar dugu bila?
  • Bera etorriko da, hala esan zidan.

  • Egin AL dezakezu orain?
  • Egin AHAL dezakezu orain?
  • AHAL baduzu, egizu
  •  AL baduzu, egizu.

Hala hitza hainbat egituretan erabildatzen dugu:
  • Hala bada, hala ere, hala eta guztiz ere, hala moduz, hala non
  • Hala moduz, hala-hola (erdipurdi)
Har ditzagun adibide batzuk Harluxetetik:
  • HALA esan zidaten eta HALA diot nik ere.
  • HALA bada, gure gogoak ematen dio bekatuari ere bere gozotasuna.
  • Oroit zaitez nire ahaideez, HALA biziez nola hilez.

No comments:

Post a Comment