Wednesday, July 27, 2016

Nire laneko hitzak euskaraz erabiliko ditut

2016ko uztaila - Kaiera

Askotan gaztelaniaz edo frantsesez erabiltzearen indarrez, laneko hitzak euskaraz esateaz lotsatzen gara.

Erronkatxo bat proposatzen dizuegu: goazen gure lanean erabiltzen ditugun hitz nagusiak euskaraz ikasten eta gero poliki-poliki erabiltzen.

Lau urrats sinple aldaketarekin hasteko:

1. Orri baten idatzi lanean erabiltzen dituzun hitz arruntenak edo ohikoenak



2. Hiztegietan begiratuta edo galdetuta euskarazko hitzak jaso. Euskalterm hiztegia eta Elhuyar hiztegia gomendatzen dizkizuegu.

3. Orriaren ezker aldean euskarazko hitzak idatzi



4. Astean hitz bat erabiltzen hasi. Nik adibidez aste honetan "control remoto bidez" esan ordez "urruneko kontrol bidez" esango dut.


No comments:

Post a Comment