Wednesday, June 8, 2016

Da zurea? Dago Jon? Da zoragarria! Dago GAIZKI!

2016ko ekaina - Kaiera

Galdera horietan ordena ez da euskarak eskatzen duena, honela esan beharko genituzke:
  • Da zurea? -> Zurea (al) da?
  • Dago Jon? -> Jon hor (al) dago?


Baina galderetan ez ezik baieztapenetan ere maiz entzuten da ordena hori:
  • Da oso polita! ->  Oso polita da!
  • Dago guztiz itxita-> Guztiz itxita dago

Informazioa sakontzeko Berria egunkariko estilo liburua eta Euskaltzaindiaren "Hitzen ordena erabakitzeko faktoreak".

Joaten gara? jolasten gara? Galdera egiteko -ko

2016ko ekaina - Kaiera

Esango genuke "Joaten gara? jolasten gara? " bezalakoak gero eta maizago entzuten direla.

Erdaren eraginez erabiltzen dituzte gazteek, eta ez dira batere egokiak.


Berez joaten, etortzen, jolasten, egiten, … bezalako formek ohitura adierazten dute, eta galdera egiteko edo baimena eskatzeko -KO erabiltzen da euskaraz.

  • Joaten gara beste taberna batera? -> Joango gara?
  • Jolasten gara pilotan? -> Jolastuko gara?
  • Orain egiten dugu bilera? -> Egingo dugu?

Ikusi Kermanek zer zioen bideo honetan.

Thursday, May 26, 2016

Hartu eta eman, hurbil eta urrun, har eta ar

2016ko maiatza - Kaiera

Euskaltzaindiak 1968an hainbat hitz H-rekin idaztea erabaki zuen, iparraldeko hiztunek ahoskatzen zutelako. Ondo dago, iparraldeko anaiek merezi dute hori baino gehiago, ezta?


<h> Letra hau hostuna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute
hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere <h> ez da ahoskatuko


Baina ahoskatzen ez dugunok akatsak egiteko arriskua dugu.

Ez dute H-rik:
  • Altzaria
  • Eman
  • Ilara
  • Ibaia
  • Ilarra
  • Ilea - Ileapaindegia
  • Ildo
  • Onddo
  • Umea
  • Urrun
  • Ziur
H-rekin idatzi behar ditugu:
  • Han, hemen
  • Hanka
  • Hartu
  • Haurra
  • Hitza
  • Hori, hura
  • Hurbil
  • Nahiko
  • Zehar
  • Zehatza
Kontuz bietara idatzi daitezkeenak ere badaude, esanahi deserbinarekin, noski:
  •  Har: gusano (es),  ver (fr)
  •  Ar: macho (es),  mâle (fr)

Wednesday, May 25, 2016

Sesioa hasi, haserre al gaude?

2016ko maiatza - Kaiera

"Saio" informatikan askotan erabiltzen den termino bat da. Erderen eraginez saioa esan beharrean sesioa (sesión- session) hitza ikusten dugu leku askotan. Lagun faltsuak dira sesioa eta saioa.
  • Saioa: sesion (es), session (fr)
  • Sesioa: discusión (es), discussion (fr)


Beraz kontuz horrelako esaldiekin:
  • Sesioa itxi egin da denbora gehiegi pasa dalako
  • Sesioa hasi
  • Masaje sesioak
Esaldi guzti horietan SAIO hitza erabili beharko genuke, eta ez sesio.

Sunday, May 22, 2016

Autoaren oinarrizko zatiak

2016ko maiatza - Kaiera

Auto batek dituen oinarrizko zatien hiztegia ezagutzea ondo letorkiguke. Ea ba, hasteko, hauek ikasten ditugun:



  • Antena: antena (es), antenne (fr)
  • Sabai: techo (es), toit (fr)
  • Haizetako: parabrisas (es), pare-brise (fr)
  • Aurreko argi: luz delantera (es), phare (fr)
  • Gurpil: rueda (es), roue (fr)
  • Abatz-estalki: tapa cubos (es), enjoliveurs (fr)
  • Balazta argi: luz de freno (es), feu d'arrêt (fr) 
  • Helduleku: manilla (es), poignée (fr)
  • Ate: puerta (es), porte (fr)
  • Maletategi: maletero (es), coffre de la voiture (fr)
  • Leiho: ventana (es), fenêtre (fr)


Thursday, May 19, 2016

Euria dago? eguraldiari buruz ondo hitz egiten

2016ko maiatza - Kaiera

"Euria da" bezalako esaldiak askotan entzuten dira, baina euskal tradizioan ez dira oso egokiak, berriak dira, eta erderen eraginez sortu dira.
  • Euria dago
  • Txingorra dago
  • Euria dator

Horien ordez hauek esango dugu:

  • Euria ari du
  • Euria dihardu
  • Euria dakar
  • Elurra gogotik bota du
  • Atertu egin du
  • Kazkabarra hasi du
  • Hotz handia egiten du

Euskalkietan:
  • Eurixa dihardu (Bergara)
  • Ebie ai do (Zaldibia)
Izan ere, euskaraz eguraldiari buruz ari garenean norbaitek sortutako fenomeno atmosferikoei buruz hitz egiten dugu. Urtzik (zeruetako eta trumoien jainkoa) sortzen ditu euria, txingorra edo kazkabarra, elurra, etab. Horregatik esaten dugu "euria ari du" (Urtzik euria ari du) eta ez "euria ari da".

Informazioa sakontzeko jo Santurtziko Euskaltegiko Hitz egin dezagun eguraldiaz orrira.

Bilera eta botila baina tortilla eta bonbilla

2016ko maiatza - Kaiera

Adi "LL" soinuarekin, askotan ahoskatzen da, baina idazteko orduan batzuetan "L" bakarra jarri ohi dugu.

  • Billera - Bilera
  • Botilla - Botila
  • Aillegatu - Ailegatu
Baina kontuz badaude salbuespenak:
  • Tortila - Tortilla 
  • Pastila - Pastilla 
  • Bonbila - Bonbilla 

Hiztegi batuan jasotako hauek ere "LL"-rekin idazten dira:
  • Artilleria, ballet, billar, billete, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama...