Showing posts with label Akatsak. Show all posts
Showing posts with label Akatsak. Show all posts

Monday, June 27, 2016

Kalean ikusi dizut.. Baina, zer ikusi diozu?

2016ko ekaina - Kaiera

Aditzen erregimena, edo nola erabili behar diren euskaraz forma naturalean, jakitea oso garrantzitsua da.
Zenbat aldiz entzun duzue:
  • Kalean ikusi dizut
Baina, zer ikusi diozu kalean? Besoa? Igeltsoa?

Ikusi aditzak kasu horretan nor-nork erabilera behar du, izan ere ez dago ikusi den objeturik.
  • Kalean ikusi zaitut (nik zu)

Adi ondorengo adibideekin ere:
  • Argaldu egin dut
  • Argaldu egin naiz
  • Operatu diote
  • Operatu dute



Wednesday, June 22, 2016

Pena merezi du, triste al gaude?

2016ko ekaina, Kaiera

Gaztalenaiaren eraginez askotan entzuten dugu "Pena merezi zuen" esamoldea. Ez da egokia euskaraz, "pena" hori gaztelaniatik hartutako kalko bat da. Euskaraz "Merezi izan" da forma zuzena. 

Bi modutara erabili daiteke, subjetuarekin edo modu inpertsonalean:
  • Jonek domina irabaztea merezi zuen (ergatiboa)
  • Merezi du goiz jaikitzea (kontuz ez da ergatiborik behar)
Baina inoiz ez:
  • "Pena merezi du goiz jaikitzea"
  • Eta gutxiago "Pena merezi du goiz jaikitzeak"
Informazioa sakontzeko EHUTSI (EHU) edo IKASBIL (Habe)

Wednesday, June 8, 2016

Da zurea? Dago Jon? Da zoragarria! Dago GAIZKI!

2016ko ekaina - Kaiera

Galdera horietan ordena ez da euskarak eskatzen duena, honela esan beharko genituzke:
  • Da zurea? -> Zurea (al) da?
  • Dago Jon? -> Jon hor (al) dago?


Baina galderetan ez ezik baieztapenetan ere maiz entzuten da ordena hori:
  • Da oso polita! ->  Oso polita da!
  • Dago guztiz itxita-> Guztiz itxita dago

Informazioa sakontzeko Berria egunkariko estilo liburua eta Euskaltzaindiaren "Hitzen ordena erabakitzeko faktoreak".

Joaten gara? jolasten gara? Galdera egiteko -ko

2016ko ekaina - Kaiera

Esango genuke "Joaten gara? jolasten gara? " bezalakoak gero eta maizago entzuten direla.

Erdaren eraginez erabiltzen dituzte gazteek, eta ez dira batere egokiak.


Berez joaten, etortzen, jolasten, egiten, … bezalako formek ohitura adierazten dute, eta galdera egiteko edo baimena eskatzeko -KO erabiltzen da euskaraz.

  • Joaten gara beste taberna batera? -> Joango gara?
  • Jolasten gara pilotan? -> Jolastuko gara?
  • Orain egiten dugu bilera? -> Egingo dugu?

Ikusi Kermanek zer zioen bideo honetan.

Thursday, May 26, 2016

Hartu eta eman, hurbil eta urrun, har eta ar

2016ko maiatza - Kaiera

Euskaltzaindiak 1968an hainbat hitz H-rekin idaztea erabaki zuen, iparraldeko hiztunek ahoskatzen zutelako. Ondo dago, iparraldeko anaiek merezi dute hori baino gehiago, ezta?


<h> Letra hau hostuna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute
hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere <h> ez da ahoskatuko


Baina ahoskatzen ez dugunok akatsak egiteko arriskua dugu.

Ez dute H-rik:
  • Altzaria
  • Eman
  • Ilara
  • Ibaia
  • Ilarra
  • Ilea - Ileapaindegia
  • Ildo
  • Onddo
  • Umea
  • Urrun
  • Ziur
H-rekin idatzi behar ditugu:
  • Han, hemen
  • Hanka
  • Hartu
  • Haurra
  • Hitza
  • Hori, hura
  • Hurbil
  • Nahiko
  • Zehar
  • Zehatza
Kontuz bietara idatzi daitezkeenak ere badaude, esanahi deserbinarekin, noski:
  •  Har: gusano (es),  ver (fr)
  •  Ar: macho (es),  mâle (fr)

Wednesday, May 25, 2016

Sesioa hasi, haserre al gaude?

2016ko maiatza - Kaiera

"Saio" informatikan askotan erabiltzen den termino bat da. Erderen eraginez saioa esan beharrean sesioa (sesión- session) hitza ikusten dugu leku askotan. Lagun faltsuak dira sesioa eta saioa.
  • Saioa: sesion (es), session (fr)
  • Sesioa: discusión (es), discussion (fr)


Beraz kontuz horrelako esaldiekin:
  • Sesioa itxi egin da denbora gehiegi pasa dalako
  • Sesioa hasi
  • Masaje sesioak
Esaldi guzti horietan SAIO hitza erabili beharko genuke, eta ez sesio.

Thursday, May 19, 2016

Euria dago? eguraldiari buruz ondo hitz egiten

2016ko maiatza - Kaiera

"Euria da" bezalako esaldiak askotan entzuten dira, baina euskal tradizioan ez dira oso egokiak, berriak dira, eta erderen eraginez sortu dira.
  • Euria dago
  • Txingorra dago
  • Euria dator

Horien ordez hauek esango dugu:

  • Euria ari du
  • Euria dihardu
  • Euria dakar
  • Elurra gogotik bota du
  • Atertu egin du
  • Kazkabarra hasi du
  • Hotz handia egiten du

Euskalkietan:
  • Eurixa dihardu (Bergara)
  • Ebie ai do (Zaldibia)
Izan ere, euskaraz eguraldiari buruz ari garenean norbaitek sortutako fenomeno atmosferikoei buruz hitz egiten dugu. Urtzik (zeruetako eta trumoien jainkoa) sortzen ditu euria, txingorra edo kazkabarra, elurra, etab. Horregatik esaten dugu "euria ari du" (Urtzik euria ari du) eta ez "euria ari da".

Informazioa sakontzeko jo Santurtziko Euskaltegiko Hitz egin dezagun eguraldiaz orrira.

Bilera eta botila baina tortilla eta bonbilla

2016ko maiatza - Kaiera

Adi "LL" soinuarekin, askotan ahoskatzen da, baina idazteko orduan batzuetan "L" bakarra jarri ohi dugu.

  • Billera - Bilera
  • Botilla - Botila
  • Aillegatu - Ailegatu
Baina kontuz badaude salbuespenak:
  • Tortila - Tortilla 
  • Pastila - Pastilla 
  • Bonbila - Bonbilla 

Hiztegi batuan jasotako hauek ere "LL"-rekin idazten dira:
  • Artilleria, ballet, billar, billete, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama...

Thursday, May 12, 2016

Ala, Ahal, Al eta Hala lau hitz

2016ko maiatza - Kaiera

Ikusi dezagun Harluxet hiztegi entziklopedikoak hitz hauen inguruan dioena:
  • Ala: junt. 1. Bi elementuren arteko hautapena adierazteko galderetan eta zehar-galderetan edoren ordez erabili behar den juntagailua. Zein ur, geldia ala lasterra?
  • Ala: 2. Norbaiti agintzeko edo eragiteko partikula. Ala mutilak!
  • Ahal: 1. iz. Ahalmena; indarra. Edozein gauza egiteko duen eskua eta ahala.
  • Al: Galdera-ezaugarritzat adizkiaren aurre-aurrean ezar daitekeen hitza. Etorri al da?
  • Hala: 1. adb. Era edo gisa hartan (berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina beste biei dagozkienen ordez ere erabil daiteke). Hala esan zidaten eta hala diot nik ere.

 
 Adibide batzuk:
  • Etorriko al da?
  • Etorriko ahal da!
  • Ahal baduzu, garaiz etorri.
  • Bera etorriko da ala guk joan behar dugu bila?
  • Bera etorriko da, hala esan zidan.

  • Egin AL dezakezu orain?
  • Egin AHAL dezakezu orain?
  • AHAL baduzu, egizu
  •  AL baduzu, egizu.

Hala hitza hainbat egituretan erabildatzen dugu:
  • Hala bada, hala ere, hala eta guztiz ere, hala moduz, hala non
  • Hala moduz, hala-hola (erdipurdi)
Har ditzagun adibide batzuk Harluxetetik:
  • HALA esan zidaten eta HALA diot nik ere.
  • HALA bada, gure gogoak ematen dio bekatuari ere bere gozotasuna.
  • Oroit zaitez nire ahaideez, HALA biziez nola hilez.

Wednesday, May 11, 2016

Orduak ondo idazten al ditugu?

2016ko maiatza - Kaiera

Orduak euskaraz idazteko badaude kontuan izan beharreko kontu batzuk, detaileak dira, baina komeni da garbi izatea.

Ordu bata eta ordu biak banatuta idazten dira, bi hitzetan hain zuzen:
  • ordu bata, ordu batean, ordu biak, ordu bietan
  • ordubata, ordubatean, ordubiak, ordubietan

Ordu bata singularra da, beste orduak aldiz pluralak:
  • Ordu bata da
  • Ordu batak dira 
  • Ordu biak dira, Hirurak dira, Laurak dira…

HiruRak eta LauRak "R" bat dute, beste orduak ez dira "R"-arekin idazten.

Errepasatuz:

1:00    Ordu bata da
2:00    Ordu biak dira
3:00    HiruRak
4:00    LauRak
5:00    Bostak
6:00    Seiak
7:00    Zazpiak
8:00    Zortziak
9:00    Bederatziak
10:00    Hamarrak
11:00    Hamaikak
12:00    Hamabiak


Informazio guztia Euskaltzaindiaren 35. arauean topatuko duzu: "Orduak nola esan

Orkestra, krokodilo, flasko euskara dira

2016ko maiatza - Kaiera

Gaztelaniaren eraginez hitz batzuetan nazioartean zabalduta dauden hitz arruntak alde batera utzi ditugu euskaraz. Baina euskara batuan ez da bakarrik espainola kontuan hartzen, nazioarte mailan erabiltzen diren termino batzuk euskaraz onartu dira.

Hala nola:
  • eu: orkestra; es: orquesta; fr: orchestre; en: orchestra; pt: orquestra 
  • eu krokodilo; es cocodrilo; fr crocodile; en crocodile; pt crocodilo
Beraz, ez erabili krokodilo edo orkesta bezalako kalko okerrak.

Gaztelaniazko "frasco" esateko euskaraz "flasco" hitza erabiliko dugu.

Egunero baina ez bi urtero

2016ko maiatza - Kaiera

-ERO edo -ORO atzizkiaren bidez: egunero, astero, hilero... eta antzerakoak sortzen ditugu. Baina zenbatzailea (bi, sei...) erabiliz gero, beste modu batzuetara adierazi beharko dugu maiztasuna:
  • Bi astean behin, bi asterik behin eta ez bi astero.
  • Sei hilean behin, sei hilerik behin eta ez sei hilero.
  

Beraz, ez ahaztu, [zenbatzailea + izena + -ero] sintagma ez erabili, Euskaltzaindiak gaitzesten baitu.
  • Bi urtero egiten dute txapelketa.
  • Bi urtez behin egiten dute txapelketa

Hauek dira, maiztasuna adierazteko -ERO/-ORO atzizkiarekin araututako idazkerak: aldiro, arratsaldero, asteartero, asteazkenero, astelehenero, astero, egunero, gauero, goizero, hamabostero, hilabetero, hilero, igandero, iluntzero, jaiero, larunbatero, minutuero, neguero, orduero, ostegunero, ostiralero, segundoero, udaberriro, udaro, udazkenero, une oro eta urtero.
 
  • Konturatu salbuespen gisa hamabostero onartzen dela, hamabostean behin edo hamabosterik behin formekin batera.

Informazio guztia Euskaltzaindiaren 110. arauan, Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen.

Monday, May 2, 2016

Aktoresa, alkatesa eta antzerakoak saihestu

2016ko maiatza - Kaiera

Azken aldian "alkatesa" edo "aktoresa" bezalako hitzak asko erabiltzen dira. Politikoki zuzena izateko joerak bultzatuta, gaztelanian eta frantsesean bezala(doctora-doctor; doctoresse-docteur).

Hitz horiek ez dira ontzat ematen, erdararen kalkotzat hartzen dira, eta ez daude Hiztegi Batuan jasoak.


Alkatesa ordez alkate esango dugu, eta gutunetan edo bestelako komunikazioetan aurkezteko:
  • Alkate jauna edo Alkate andrea
  • Alkate jauna/andrea
Euskara genero gabeko hizkuntza izan arren horrelako terminoak erabiltzen baditugu hizkera sexista bultzatzen ari gara beharrik gabe.

Beraz aktore, alkate erabiliko dugu izan gizonezkoa edo emakumea. Mota berekoak dira guzti hauek ere:
  • Alkatesa, aktoresa, jainkosa, alarguntsa, artzaintsa, laborarisa, ostalersa, idazlesa, betsolarisa, idazkarisa, langilesa, euskaltzaintsa, iragarlesa, dantzarisa, ikaslesa, doktoresa, abadesa, dukesa...
Hizkuntza ez sexistari buruz eduki interesgarriak ondorengo web guneetan topa daitezke:

Friday, April 29, 2016

Kontuz h-arekin: Istorioa, Ospitalea, Onddoa, Umila, Umorea

2016ko apirila - Kaiera

Erderaren eraginez ortografia akatsak egiten ditugu. Kasu honetan h-arekin gertatzen dena aipatu nahi dugu.

Euskaraz horrela idazten dira:
  • Istorioa: cuento-historia (es), histoire (fr)
  • Ospitalea: hospital (es), hôpital (fr)
  • Onddoa: hongo (es), champignon (fr)
  • Umila: humilde (es), humble (fr)
  • Umorea: humor (es), humour (fr)

Historia eta istorio bi hitz

2016ko apirila - Kaiera

Kontuz, euskaraz Historia eta Istorio bi hitz dira, esanahi desberdina dute.

Harluxetek dioen bezala "Historia, gizarte zientzien metodoak erabiliz iragana aztertzen duen zientzia da, eta bereziki gizadiaren iragana"

Enperadorearen Koroatzea

Istorio hitzarekin ,berriz, ipuin edo errelato bati buruz ari gara. Benetako edo fikziozko kontakizun bat da istorioa.

Eguzkilorea

Adibideekin hobeto ulertzen da:
  • Sorgin eta deabru istorio asko kontatzen dira gurean.
  • Hau bukaerarik ez duen istorioa da ("el cuento de nunca acabar").
  • Euskal Herriko historioari buruz mintzo da.
  • Asteartean historiako azterkera dut.

Thursday, April 28, 2016

B aurretik N eta P aurretik S

2016ko apirila - Kaiera

Ez ahaztu euskaraz B eta P aurretik ez dugula M idazten gaztelaniaz bezala. Beraz:
  • Anboto, Aranburu, Aranberri, Ganboa, Illunbe. Irunberri, Kanbo, Lekunberri, ...

Anboto

Aldiz P aurretik S hitza erabiltzen da, X ordez:
  • Espedientea eta ez expedientea.
  • Esperientzia eta ez experientzia.
  • Esperimentu eta ez experimentu.


Wednesday, April 27, 2016

Kontuz "ezkero" idazterakoan

2016ko apirila - Kaiera

Baldintza esaldiak egiteko nahiz eta hitzez "ezkero" esaten dugun, idazterakoan "z+gero" idatziko dugu.
  • Berandu etorri denez gero
  • Berandu etorri den ezkero
  • Hori eginez gero
  • Hori egin ezkero
Salbuespen gisa, orduekin, eta denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke:
  • hamarrez gero / hamarrak ezkero
  • zortziez gero / zortziak ezkero
  • San Ferminez gero / San Ferminak ezkero
  • atzoz gero / atzo ezkero
Denbora esaldiak egiteko berriz horrelakoak idatziko ditugu:
  • "honezkero", "horrezkero" eta "harrezkero"
Beraz, kontuz:
  • Honezkero
  • Honez gero
Informazioa zabaltzeko jo HABE Ikasbil-era edo Euskaltzaindiaren 26. araua ikusi.





Tuesday, April 26, 2016

Minutu eta segundo

2016ko apirila - Kaiera

Kontuz, euskaraz minutu eta segundo esango dugu. Ondorengoetatik bakarra da zuzena:



  • 3 minutu eta 4 segundo
  • 3 minuto eta 4 segundo
  • 3 minutu eta 4 segundu



Hona hemen arau eta salbuespen batzuk:

  • -ado: jubilatu, abonatu, amortizatu...
  • -ajo, -ejo, -ijo, -ujo: kontrabaxu, konplexu, luxu...
  • -ulo: kalkulu, titulu, kapitulu, zirkulu, artikulu...
  • -ento: dokumentu, departamentu...
  • -ato: datu, aparatu, kontratu...
  • -eto: dekretu (baina neto, alfabeto, epiteto...)
  • -ito: kreditu (baina granito, mito, rito...)
  • -uto: minutu, estatutu, absolutu
  • -cto: produktu, proiektu, objektu, ediktu, efektu (baina dialekto, arkitekto)


Legazpitik Iruñera Donostiatik pasaz

2016ko apirila, Kaiera

Herrien izenetan kontuan izan behar dugu bukaeran "a" baldin badu berezkoa izan daitekeela eta deklinatzerakoan ezin dela kendu. Adibidez:
  • Donostiako hondartza oso ederra da 
  • Donostiko hondartza oso ederra da 

Beste kasutan "a" hizkia ez da berez herriaren izenaren parte, erdarazko toponimian bukaerako "a"rekin azaltzen direlako sortzen da nahasketa. Kasu hauetan deklinatzerakoan ez diegu "a" hizkia jarri behar:
  • Lasterketa Legazpitik abiatu da 
  • Lasterketa Legazpiatik abiatu da 

Salbuespenak: "a" artikulua mantentzen dute kasu batzuetan (nongo, nora, norantz, noraino, nondik)
  • Iruñea, Iruñean, Iruñera, Iruñetik, Iruñeko


Saturday, April 23, 2016

Gauz, anai, makil hitzei zerbait falta zaie

2016 apirila - Kaiera

Euskaraz artikulua "a" hizkia gehituz jartzen dugu, baina hitz batzuk berezkoa dute "a" bukaeran, eta artikulu gabe erabili behar ditugunean ezin diegu kendu.

Horrelakoak dira, besteak beste, ondorengoak:

  • Gauza, anaia, makila, bidaia, animalia, pertsonaia ...
Adibidez:

  • Gauz bat ahaztu zait.
  • Gauza bat ahaztu zait.
  • Makil ederra topatu duzu.
  • Makila ederra topatu duzu.
  • Nire anai handiaren autoa da hau.
  • Nire anaia handiaren autoa da hau.