Showing posts with label Erderakadak. Show all posts
Showing posts with label Erderakadak. Show all posts

Saturday, July 16, 2016

Flexible, rigido, tallerra, reunioa...

2016 uztaila - Kaiera

Arlo jasotan erabili ditzagun hitz "jasoak" edo estandarrak:

  • Flexible: malgua
  • Rigido: zurruna
  • Tallerra: lantegia
  • Reunioa: bilera (L bakarra kontuz!)
  • Kotxea: autoa
  • Encia: hortzoi
  • Abioia: hegazkina
  • Bueloa: hegaldia
  • Kartera: diru-zorro 



Baina lasai, faktura euskaraz ere faktura da

Saturday, July 2, 2016

Korredoreak pelotoia atzean atakea jota, hobetu dezagun

2016ko uztaila - Kaiera

Euskal Herrian ziklismorako zaletasun handia dugu, baina hiztegi mailan nola gabiltza? Gogoan dugu "pelotoia", "atakea", "korredorea", eta antzerakoak entzuten genituen garaia.


Hona hemen, gure ustez, euskaraz erabili beharko genituzkeen hitzak:
  • Dominamedalla (es), médaille (fr)
  • Erasoa: ataque (es), attaque (fr)
  • Etapaetapa (es), étape (fr)
  • Elastikoa (edo maillota): maillot (es), maillot (fr)
  • Lasterketacarrera (es), course (fr)
  • Mendateapuerto de montaña (es), col de montagne (fr)
  • Ordokia: llano (es), plat (fr)
  • Sailkapenaclasificación (es), classification (fr)
  • Tropelapelotón (es), peloton (fr)
  • Txirrindularia (edo ziklista): ciclista (es), cycliste (fr)
  • Tarteko helmugameta volante (es), sprint intermédiaire (fr)

Ikusi bizikleta baten zatien izenei buruzko edukia.

Wednesday, June 22, 2016

Pena merezi du, triste al gaude?

2016ko ekaina, Kaiera

Gaztalenaiaren eraginez askotan entzuten dugu "Pena merezi zuen" esamoldea. Ez da egokia euskaraz, "pena" hori gaztelaniatik hartutako kalko bat da. Euskaraz "Merezi izan" da forma zuzena. 

Bi modutara erabili daiteke, subjetuarekin edo modu inpertsonalean:
  • Jonek domina irabaztea merezi zuen (ergatiboa)
  • Merezi du goiz jaikitzea (kontuz ez da ergatiborik behar)
Baina inoiz ez:
  • "Pena merezi du goiz jaikitzea"
  • Eta gutxiago "Pena merezi du goiz jaikitzeak"
Informazioa sakontzeko EHUTSI (EHU) edo IKASBIL (Habe)

Wednesday, June 8, 2016

Da zurea? Dago Jon? Da zoragarria! Dago GAIZKI!

2016ko ekaina - Kaiera

Galdera horietan ordena ez da euskarak eskatzen duena, honela esan beharko genituzke:
  • Da zurea? -> Zurea (al) da?
  • Dago Jon? -> Jon hor (al) dago?


Baina galderetan ez ezik baieztapenetan ere maiz entzuten da ordena hori:
  • Da oso polita! ->  Oso polita da!
  • Dago guztiz itxita-> Guztiz itxita dago

Informazioa sakontzeko Berria egunkariko estilo liburua eta Euskaltzaindiaren "Hitzen ordena erabakitzeko faktoreak".

Joaten gara? jolasten gara? Galdera egiteko -ko

2016ko ekaina - Kaiera

Esango genuke "Joaten gara? jolasten gara? " bezalakoak gero eta maizago entzuten direla.

Erdaren eraginez erabiltzen dituzte gazteek, eta ez dira batere egokiak.


Berez joaten, etortzen, jolasten, egiten, … bezalako formek ohitura adierazten dute, eta galdera egiteko edo baimena eskatzeko -KO erabiltzen da euskaraz.

  • Joaten gara beste taberna batera? -> Joango gara?
  • Jolasten gara pilotan? -> Jolastuko gara?
  • Orain egiten dugu bilera? -> Egingo dugu?

Ikusi Kermanek zer zioen bideo honetan.

Wednesday, May 25, 2016

Sesioa hasi, haserre al gaude?

2016ko maiatza - Kaiera

"Saio" informatikan askotan erabiltzen den termino bat da. Erderen eraginez saioa esan beharrean sesioa (sesión- session) hitza ikusten dugu leku askotan. Lagun faltsuak dira sesioa eta saioa.
  • Saioa: sesion (es), session (fr)
  • Sesioa: discusión (es), discussion (fr)


Beraz kontuz horrelako esaldiekin:
  • Sesioa itxi egin da denbora gehiegi pasa dalako
  • Sesioa hasi
  • Masaje sesioak
Esaldi guzti horietan SAIO hitza erabili beharko genuke, eta ez sesio.

Thursday, May 19, 2016

Euria dago? eguraldiari buruz ondo hitz egiten

2016ko maiatza - Kaiera

"Euria da" bezalako esaldiak askotan entzuten dira, baina euskal tradizioan ez dira oso egokiak, berriak dira, eta erderen eraginez sortu dira.
  • Euria dago
  • Txingorra dago
  • Euria dator

Horien ordez hauek esango dugu:

  • Euria ari du
  • Euria dihardu
  • Euria dakar
  • Elurra gogotik bota du
  • Atertu egin du
  • Kazkabarra hasi du
  • Hotz handia egiten du

Euskalkietan:
  • Eurixa dihardu (Bergara)
  • Ebie ai do (Zaldibia)
Izan ere, euskaraz eguraldiari buruz ari garenean norbaitek sortutako fenomeno atmosferikoei buruz hitz egiten dugu. Urtzik (zeruetako eta trumoien jainkoa) sortzen ditu euria, txingorra edo kazkabarra, elurra, etab. Horregatik esaten dugu "euria ari du" (Urtzik euria ari du) eta ez "euria ari da".

Informazioa sakontzeko jo Santurtziko Euskaltegiko Hitz egin dezagun eguraldiaz orrira.

Bilera eta botila baina tortilla eta bonbilla

2016ko maiatza - Kaiera

Adi "LL" soinuarekin, askotan ahoskatzen da, baina idazteko orduan batzuetan "L" bakarra jarri ohi dugu.

  • Billera - Bilera
  • Botilla - Botila
  • Aillegatu - Ailegatu
Baina kontuz badaude salbuespenak:
  • Tortila - Tortilla 
  • Pastila - Pastilla 
  • Bonbila - Bonbilla 

Hiztegi batuan jasotako hauek ere "LL"-rekin idazten dira:
  • Artilleria, ballet, billar, billete, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama...

Wednesday, May 11, 2016

Orkestra, krokodilo, flasko euskara dira

2016ko maiatza - Kaiera

Gaztelaniaren eraginez hitz batzuetan nazioartean zabalduta dauden hitz arruntak alde batera utzi ditugu euskaraz. Baina euskara batuan ez da bakarrik espainola kontuan hartzen, nazioarte mailan erabiltzen diren termino batzuk euskaraz onartu dira.

Hala nola:
  • eu: orkestra; es: orquesta; fr: orchestre; en: orchestra; pt: orquestra 
  • eu krokodilo; es cocodrilo; fr crocodile; en crocodile; pt crocodilo
Beraz, ez erabili krokodilo edo orkesta bezalako kalko okerrak.

Gaztelaniazko "frasco" esateko euskaraz "flasco" hitza erabiliko dugu.

Egunero baina ez bi urtero

2016ko maiatza - Kaiera

-ERO edo -ORO atzizkiaren bidez: egunero, astero, hilero... eta antzerakoak sortzen ditugu. Baina zenbatzailea (bi, sei...) erabiliz gero, beste modu batzuetara adierazi beharko dugu maiztasuna:
  • Bi astean behin, bi asterik behin eta ez bi astero.
  • Sei hilean behin, sei hilerik behin eta ez sei hilero.
  

Beraz, ez ahaztu, [zenbatzailea + izena + -ero] sintagma ez erabili, Euskaltzaindiak gaitzesten baitu.
  • Bi urtero egiten dute txapelketa.
  • Bi urtez behin egiten dute txapelketa

Hauek dira, maiztasuna adierazteko -ERO/-ORO atzizkiarekin araututako idazkerak: aldiro, arratsaldero, asteartero, asteazkenero, astelehenero, astero, egunero, gauero, goizero, hamabostero, hilabetero, hilero, igandero, iluntzero, jaiero, larunbatero, minutuero, neguero, orduero, ostegunero, ostiralero, segundoero, udaberriro, udaro, udazkenero, une oro eta urtero.
 
  • Konturatu salbuespen gisa hamabostero onartzen dela, hamabostean behin edo hamabosterik behin formekin batera.

Informazio guztia Euskaltzaindiaren 110. arauan, Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen.

Monday, May 2, 2016

Aktoresa, alkatesa eta antzerakoak saihestu

2016ko maiatza - Kaiera

Azken aldian "alkatesa" edo "aktoresa" bezalako hitzak asko erabiltzen dira. Politikoki zuzena izateko joerak bultzatuta, gaztelanian eta frantsesean bezala(doctora-doctor; doctoresse-docteur).

Hitz horiek ez dira ontzat ematen, erdararen kalkotzat hartzen dira, eta ez daude Hiztegi Batuan jasoak.


Alkatesa ordez alkate esango dugu, eta gutunetan edo bestelako komunikazioetan aurkezteko:
  • Alkate jauna edo Alkate andrea
  • Alkate jauna/andrea
Euskara genero gabeko hizkuntza izan arren horrelako terminoak erabiltzen baditugu hizkera sexista bultzatzen ari gara beharrik gabe.

Beraz aktore, alkate erabiliko dugu izan gizonezkoa edo emakumea. Mota berekoak dira guzti hauek ere:
  • Alkatesa, aktoresa, jainkosa, alarguntsa, artzaintsa, laborarisa, ostalersa, idazlesa, betsolarisa, idazkarisa, langilesa, euskaltzaintsa, iragarlesa, dantzarisa, ikaslesa, doktoresa, abadesa, dukesa...
Hizkuntza ez sexistari buruz eduki interesgarriak ondorengo web guneetan topa daitezke:

Friday, April 29, 2016

Kontuz h-arekin: Istorioa, Ospitalea, Onddoa, Umila, Umorea

2016ko apirila - Kaiera

Erderaren eraginez ortografia akatsak egiten ditugu. Kasu honetan h-arekin gertatzen dena aipatu nahi dugu.

Euskaraz horrela idazten dira:
  • Istorioa: cuento-historia (es), histoire (fr)
  • Ospitalea: hospital (es), hôpital (fr)
  • Onddoa: hongo (es), champignon (fr)
  • Umila: humilde (es), humble (fr)
  • Umorea: humor (es), humour (fr)

Historia eta istorio bi hitz

2016ko apirila - Kaiera

Kontuz, euskaraz Historia eta Istorio bi hitz dira, esanahi desberdina dute.

Harluxetek dioen bezala "Historia, gizarte zientzien metodoak erabiliz iragana aztertzen duen zientzia da, eta bereziki gizadiaren iragana"

Enperadorearen Koroatzea

Istorio hitzarekin ,berriz, ipuin edo errelato bati buruz ari gara. Benetako edo fikziozko kontakizun bat da istorioa.

Eguzkilorea

Adibideekin hobeto ulertzen da:
  • Sorgin eta deabru istorio asko kontatzen dira gurean.
  • Hau bukaerarik ez duen istorioa da ("el cuento de nunca acabar").
  • Euskal Herriko historioari buruz mintzo da.
  • Asteartean historiako azterkera dut.

Thursday, April 28, 2016

B aurretik N eta P aurretik S

2016ko apirila - Kaiera

Ez ahaztu euskaraz B eta P aurretik ez dugula M idazten gaztelaniaz bezala. Beraz:
  • Anboto, Aranburu, Aranberri, Ganboa, Illunbe. Irunberri, Kanbo, Lekunberri, ...

Anboto

Aldiz P aurretik S hitza erabiltzen da, X ordez:
  • Espedientea eta ez expedientea.
  • Esperientzia eta ez experientzia.
  • Esperimentu eta ez experimentu.


Sunday, April 24, 2016

Dinamarka, Noruega, Suezia badago beste modu bat..

2016 apirila - Kaiera

Ipar Europako hiru estatu aurreratu eta mirestu horien izena euskaraz:

  • Danimarka - Dinamarka
  • Norvegia* - Noruega
  • Suedia - Suezia 

(*) Kontuz "Norvegia" v-rekin idazten da.

Euskaltzaindiaren 38. arauan munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntzak eta hiriburuak kontsultatu daitezke.

Besteak beste, hauek adibidez:
  • Aljeria - Argelia, Algérie
  • Boli Kosta - Costa de Marfil, Côte d’Ivoire
  • Erresuma Batua - Reino Unido, Royaume‐Uni
  • Hegoafrika - Sudafrica, Afrique du Sud
  • Herbehereak - Paises Bajos, Pays‐Bas
  • Ipar Korea - Corea del Norte, Corée du Nord
  • Hego Korea - Corea del Sur, Corée du Sud 
  • Zipre - Chipre, Chypre

Baina kontuz, kasu batzuetan:
  • Cabo Verde - Cabo Verde, Cap‐Vert
  • Puerto Rico - Puerto Rico, Porto Rico




    Saturday, April 23, 2016

    Grua, ekipoa, rebajak, ofizina, karretera...

    2016 apirila - Kaiera

    Arlo jasotan erabili ditzagun hitz "jasoak" edo estandarrak:

    • Grua: garabia
    • Ekipoa: taldea
    • Rebajak: merkealdia
    • Ofizina: bulegoa
    • Karretera: errepidea
    • Totala: guztira
    • IVA: BEZ
    • Operazioa: ebakuntza

    Friday, April 22, 2016

    Ertzain bat eta Ertzaintza erakundea

    2016 apirila - Kaiera

    Ertzaintza erakundeko kide bakanakoei deitzen diegu ertzain.
    • Ertzain: iz. Ertzaintzako kidea. Ertzain sartu da.
    • Ertzaintza: EAEko polizi erakundea. Euzko Jaurlaritzak sortu zuen, Ertza-a izenaz, 1936ko azaroan, urriko autonomi estatutuaren arabera, Espainiako Gerra Zibila hasita zegoelarik. 

    Beraz, kontuz erabilerarekin:
    • Ertzaintza bat etorri da laguntzera.
    • Ertzain bat etorri da laguntzera.
    • Nire lehengusua ertzaintza da.
    • Nire lehengusua ertzaina da.

    Bikotea eta bikotekidea

    2016 apirila - Kaiera

    Ikus dezagun Harluxeten ematen zaigun definizioa:
    • Bikotea: z. 1. Bi lagunez osatutako taldea; kide diren bi izakik osatutako taldea.
    • Bikotekidea: iz. Bikote bateko pertsona bakoitza bestearekiko.


    Beraz, bikotean bizi banaiz besteari buruz hitz egiteko bikotekidea hitza erabiliko dugu.
    • Nire bikotea Arrasatekoa da.
    • Nire bikotekidea Arrasatekoa da.

    Friday, April 15, 2016

    Udaletxera noa, Udaletik deitu dute

    2016 apirila - Kaiera

    Udaletxea, Harluxeten ondo jasota dagoen bezala, "iz. Udal-administrazioaren zerbitzuak dauden eraikina" da.
    Udaletxea
    Udala
    Erderaren eraginez Ayuntamiento adierazteko hitz bat erabiltzen dugu, baino euskaraz bi kontzeptu bereizten ditugu:

    Eraikina: UDALETXEA
    Instituzioa: UDALA

    Beraz, okerrak dira

    UDALETXETIK deitu dute
    UDALETXEKO euskara departamentuan lan egiten du.

    Horiek denak UDAL hitzarekin esan beharko genituzke.

    UDALETIK deitu dute
    UDALEKO euskara departamentuan lan egiten du.

    Polikiroldegira? Ez, kiroldegira noa!

    2016 apirila - Kaiera

    Gaztelaniaren eraginez askotan entzuten dugu POLIKIROLDEGIA hitza euskaldunen ahotan.

    Berrizko Kiroldegia

    Euskaraz kirol bat baino gehiago egiteko guneari KIROLDEGIA esaten zaio, "GI" atzizkiak adierazten baitu ugaritasuna.




    Harluxeten topa dezakegun definizioa: iz. Bertan hainbat kiroletan aritu ahal izateko prestatua dagoen tokia eta, bereziki, eraikina.