Showing posts with label Hiztegia. Show all posts
Showing posts with label Hiztegia. Show all posts

Wednesday, July 27, 2016

Nire laneko hitzak euskaraz erabiliko ditut

2016ko uztaila - Kaiera

Askotan gaztelaniaz edo frantsesez erabiltzearen indarrez, laneko hitzak euskaraz esateaz lotsatzen gara.

Erronkatxo bat proposatzen dizuegu: goazen gure lanean erabiltzen ditugun hitz nagusiak euskaraz ikasten eta gero poliki-poliki erabiltzen.

Lau urrats sinple aldaketarekin hasteko:

1. Orri baten idatzi lanean erabiltzen dituzun hitz arruntenak edo ohikoenak



2. Hiztegietan begiratuta edo galdetuta euskarazko hitzak jaso. Euskalterm hiztegia eta Elhuyar hiztegia gomendatzen dizkizuegu.

3. Orriaren ezker aldean euskarazko hitzak idatzi



4. Astean hitz bat erabiltzen hasi. Nik adibidez aste honetan "control remoto bidez" esan ordez "urruneko kontrol bidez" esango dut.


Saturday, July 16, 2016

Flexible, rigido, tallerra, reunioa...

2016 uztaila - Kaiera

Arlo jasotan erabili ditzagun hitz "jasoak" edo estandarrak:

  • Flexible: malgua
  • Rigido: zurruna
  • Tallerra: lantegia
  • Reunioa: bilera (L bakarra kontuz!)
  • Kotxea: autoa
  • Encia: hortzoi
  • Abioia: hegazkina
  • Bueloa: hegaldia
  • Kartera: diru-zorro 



Baina lasai, faktura euskaraz ere faktura da

Saturday, July 2, 2016

Korredoreak pelotoia atzean atakea jota, hobetu dezagun

2016ko uztaila - Kaiera

Euskal Herrian ziklismorako zaletasun handia dugu, baina hiztegi mailan nola gabiltza? Gogoan dugu "pelotoia", "atakea", "korredorea", eta antzerakoak entzuten genituen garaia.


Hona hemen, gure ustez, euskaraz erabili beharko genituzkeen hitzak:
  • Dominamedalla (es), médaille (fr)
  • Erasoa: ataque (es), attaque (fr)
  • Etapaetapa (es), étape (fr)
  • Elastikoa (edo maillota): maillot (es), maillot (fr)
  • Lasterketacarrera (es), course (fr)
  • Mendateapuerto de montaña (es), col de montagne (fr)
  • Ordokia: llano (es), plat (fr)
  • Sailkapenaclasificación (es), classification (fr)
  • Tropelapelotón (es), peloton (fr)
  • Txirrindularia (edo ziklista): ciclista (es), cycliste (fr)
  • Tarteko helmugameta volante (es), sprint intermédiaire (fr)

Ikusi bizikleta baten zatien izenei buruzko edukia.

Monday, June 13, 2016

Ogien izenak euskaraz

2016ko ekaina, Kaiera

Askotan ikusi izan dugu euskaldunen artean ohituragatik edo inertziagatik erderaz hitz egiten. Okindegietan oso tipikoa da "de centeno bat" entzueta, adibidez.

Udaletako euskara zerbitzuek lan handia egin dute merkatarien hiztegiak lantzen. Hemen duzue, adibidez, Buruntzaldeako mankomunitateak egindako poster ederra:

Buruntzaldeako dendaria bazara eskatu dezakezu


  • Moldeko ogia: Pan de molde (es), pain de mie (fr)
  • Ogi birrindua: Pan rallado (es), chapelure (fr)
  • Barra luzea: Barra grande (es)
  • Barra txikia: Barra pequeña (es)
  • Baserriko ogia: Pan de leña (es)
  • Ogi gatzgabea: Pan sin sal (es), pain non salé (fr)
  • Ogi txigortua: Pan tostado (es), pain toasté (fr)
  • Zekale-ogia: Pan de centeno (es), pain de seigle (fr)
  • Zopakoa: Pan de sopa (es)

Hitz gehiago Buruntzaldeako webgunean.

Beste udal askotan ere bultzatu dira antzerako kanpainak, Pasaia, Orio, Oarsoaldea, Zumaia, etab. Merkataria edo okina baldin bazara jo zure udalera, ziur laguntzen zaituztela.

Berria egunkariko "Ogiaren izenak, gurean" artikulua interesgarria iruditu zaigu.

Sunday, June 12, 2016

Gaztetan egiten diren gauzak

2016ko ekaina - Kaiera

Gazteetan zenbat jolas, salto eta korrika egin dugun, ezta? Eta bestelako hauek egiten al zenituen?
  • A la pata coja: txingoka, txingoan
  • En cuclillas: kokoriko, kukubilko, pikotxean
  • Rodar: pirritatu, pirritan joan/ibili, biraka ari izan
  • De rodillas: belauniko
  • De puntillas: behatz-puntetan, oin-puntetan, hanka-puntetan
  • A gatas, a cuatro patas: lau hankan/oinean, lauoinka, lauhazka, potikoka, katamar, katamarka, katuka

Zer beste egiten zenuten zuek?

Sunday, May 22, 2016

Autoaren oinarrizko zatiak

2016ko maiatza - Kaiera

Auto batek dituen oinarrizko zatien hiztegia ezagutzea ondo letorkiguke. Ea ba, hasteko, hauek ikasten ditugun:



  • Antena: antena (es), antenne (fr)
  • Sabai: techo (es), toit (fr)
  • Haizetako: parabrisas (es), pare-brise (fr)
  • Aurreko argi: luz delantera (es), phare (fr)
  • Gurpil: rueda (es), roue (fr)
  • Abatz-estalki: tapa cubos (es), enjoliveurs (fr)
  • Balazta argi: luz de freno (es), feu d'arrêt (fr) 
  • Helduleku: manilla (es), poignée (fr)
  • Ate: puerta (es), porte (fr)
  • Maletategi: maletero (es), coffre de la voiture (fr)
  • Leiho: ventana (es), fenêtre (fr)


Sunday, April 24, 2016

Dinamarka, Noruega, Suezia badago beste modu bat..

2016 apirila - Kaiera

Ipar Europako hiru estatu aurreratu eta mirestu horien izena euskaraz:

  • Danimarka - Dinamarka
  • Norvegia* - Noruega
  • Suedia - Suezia 

(*) Kontuz "Norvegia" v-rekin idazten da.

Euskaltzaindiaren 38. arauan munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntzak eta hiriburuak kontsultatu daitezke.

Besteak beste, hauek adibidez:
  • Aljeria - Argelia, Algérie
  • Boli Kosta - Costa de Marfil, Côte d’Ivoire
  • Erresuma Batua - Reino Unido, Royaume‐Uni
  • Hegoafrika - Sudafrica, Afrique du Sud
  • Herbehereak - Paises Bajos, Pays‐Bas
  • Ipar Korea - Corea del Norte, Corée du Nord
  • Hego Korea - Corea del Sur, Corée du Sud 
  • Zipre - Chipre, Chypre

Baina kontuz, kasu batzuetan:
  • Cabo Verde - Cabo Verde, Cap‐Vert
  • Puerto Rico - Puerto Rico, Porto Rico




    Saturday, April 23, 2016

    Grua, ekipoa, rebajak, ofizina, karretera...

    2016 apirila - Kaiera

    Arlo jasotan erabili ditzagun hitz "jasoak" edo estandarrak:

    • Grua: garabia
    • Ekipoa: taldea
    • Rebajak: merkealdia
    • Ofizina: bulegoa
    • Karretera: errepidea
    • Totala: guztira
    • IVA: BEZ
    • Operazioa: ebakuntza