Showing posts with label Ortografia. Show all posts
Showing posts with label Ortografia. Show all posts

Thursday, May 26, 2016

Hartu eta eman, hurbil eta urrun, har eta ar

2016ko maiatza - Kaiera

Euskaltzaindiak 1968an hainbat hitz H-rekin idaztea erabaki zuen, iparraldeko hiztunek ahoskatzen zutelako. Ondo dago, iparraldeko anaiek merezi dute hori baino gehiago, ezta?


<h> Letra hau hostuna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute
hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere <h> ez da ahoskatuko


Baina ahoskatzen ez dugunok akatsak egiteko arriskua dugu.

Ez dute H-rik:
  • Altzaria
  • Eman
  • Ilara
  • Ibaia
  • Ilarra
  • Ilea - Ileapaindegia
  • Ildo
  • Onddo
  • Umea
  • Urrun
  • Ziur
H-rekin idatzi behar ditugu:
  • Han, hemen
  • Hanka
  • Hartu
  • Haurra
  • Hitza
  • Hori, hura
  • Hurbil
  • Nahiko
  • Zehar
  • Zehatza
Kontuz bietara idatzi daitezkeenak ere badaude, esanahi deserbinarekin, noski:
  •  Har: gusano (es),  ver (fr)
  •  Ar: macho (es),  mâle (fr)

Thursday, May 19, 2016

Bilera eta botila baina tortilla eta bonbilla

2016ko maiatza - Kaiera

Adi "LL" soinuarekin, askotan ahoskatzen da, baina idazteko orduan batzuetan "L" bakarra jarri ohi dugu.

  • Billera - Bilera
  • Botilla - Botila
  • Aillegatu - Ailegatu
Baina kontuz badaude salbuespenak:
  • Tortila - Tortilla 
  • Pastila - Pastilla 
  • Bonbila - Bonbilla 

Hiztegi batuan jasotako hauek ere "LL"-rekin idazten dira:
  • Artilleria, ballet, billar, billete, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama...

Thursday, May 12, 2016

Ala, Ahal, Al eta Hala lau hitz

2016ko maiatza - Kaiera

Ikusi dezagun Harluxet hiztegi entziklopedikoak hitz hauen inguruan dioena:
  • Ala: junt. 1. Bi elementuren arteko hautapena adierazteko galderetan eta zehar-galderetan edoren ordez erabili behar den juntagailua. Zein ur, geldia ala lasterra?
  • Ala: 2. Norbaiti agintzeko edo eragiteko partikula. Ala mutilak!
  • Ahal: 1. iz. Ahalmena; indarra. Edozein gauza egiteko duen eskua eta ahala.
  • Al: Galdera-ezaugarritzat adizkiaren aurre-aurrean ezar daitekeen hitza. Etorri al da?
  • Hala: 1. adb. Era edo gisa hartan (berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina beste biei dagozkienen ordez ere erabil daiteke). Hala esan zidaten eta hala diot nik ere.

 
 Adibide batzuk:
  • Etorriko al da?
  • Etorriko ahal da!
  • Ahal baduzu, garaiz etorri.
  • Bera etorriko da ala guk joan behar dugu bila?
  • Bera etorriko da, hala esan zidan.

  • Egin AL dezakezu orain?
  • Egin AHAL dezakezu orain?
  • AHAL baduzu, egizu
  •  AL baduzu, egizu.

Hala hitza hainbat egituretan erabildatzen dugu:
  • Hala bada, hala ere, hala eta guztiz ere, hala moduz, hala non
  • Hala moduz, hala-hola (erdipurdi)
Har ditzagun adibide batzuk Harluxetetik:
  • HALA esan zidaten eta HALA diot nik ere.
  • HALA bada, gure gogoak ematen dio bekatuari ere bere gozotasuna.
  • Oroit zaitez nire ahaideez, HALA biziez nola hilez.

Wednesday, May 11, 2016

Orduak ondo idazten al ditugu?

2016ko maiatza - Kaiera

Orduak euskaraz idazteko badaude kontuan izan beharreko kontu batzuk, detaileak dira, baina komeni da garbi izatea.

Ordu bata eta ordu biak banatuta idazten dira, bi hitzetan hain zuzen:
  • ordu bata, ordu batean, ordu biak, ordu bietan
  • ordubata, ordubatean, ordubiak, ordubietan

Ordu bata singularra da, beste orduak aldiz pluralak:
  • Ordu bata da
  • Ordu batak dira 
  • Ordu biak dira, Hirurak dira, Laurak dira…

HiruRak eta LauRak "R" bat dute, beste orduak ez dira "R"-arekin idazten.

Errepasatuz:

1:00    Ordu bata da
2:00    Ordu biak dira
3:00    HiruRak
4:00    LauRak
5:00    Bostak
6:00    Seiak
7:00    Zazpiak
8:00    Zortziak
9:00    Bederatziak
10:00    Hamarrak
11:00    Hamaikak
12:00    Hamabiak


Informazio guztia Euskaltzaindiaren 35. arauean topatuko duzu: "Orduak nola esan

Orkestra, krokodilo, flasko euskara dira

2016ko maiatza - Kaiera

Gaztelaniaren eraginez hitz batzuetan nazioartean zabalduta dauden hitz arruntak alde batera utzi ditugu euskaraz. Baina euskara batuan ez da bakarrik espainola kontuan hartzen, nazioarte mailan erabiltzen diren termino batzuk euskaraz onartu dira.

Hala nola:
  • eu: orkestra; es: orquesta; fr: orchestre; en: orchestra; pt: orquestra 
  • eu krokodilo; es cocodrilo; fr crocodile; en crocodile; pt crocodilo
Beraz, ez erabili krokodilo edo orkesta bezalako kalko okerrak.

Gaztelaniazko "frasco" esateko euskaraz "flasco" hitza erabiliko dugu.

Friday, April 29, 2016

Kontuz h-arekin: Istorioa, Ospitalea, Onddoa, Umila, Umorea

2016ko apirila - Kaiera

Erderaren eraginez ortografia akatsak egiten ditugu. Kasu honetan h-arekin gertatzen dena aipatu nahi dugu.

Euskaraz horrela idazten dira:
  • Istorioa: cuento-historia (es), histoire (fr)
  • Ospitalea: hospital (es), hôpital (fr)
  • Onddoa: hongo (es), champignon (fr)
  • Umila: humilde (es), humble (fr)
  • Umorea: humor (es), humour (fr)

Historia eta istorio bi hitz

2016ko apirila - Kaiera

Kontuz, euskaraz Historia eta Istorio bi hitz dira, esanahi desberdina dute.

Harluxetek dioen bezala "Historia, gizarte zientzien metodoak erabiliz iragana aztertzen duen zientzia da, eta bereziki gizadiaren iragana"

Enperadorearen Koroatzea

Istorio hitzarekin ,berriz, ipuin edo errelato bati buruz ari gara. Benetako edo fikziozko kontakizun bat da istorioa.

Eguzkilorea

Adibideekin hobeto ulertzen da:
  • Sorgin eta deabru istorio asko kontatzen dira gurean.
  • Hau bukaerarik ez duen istorioa da ("el cuento de nunca acabar").
  • Euskal Herriko historioari buruz mintzo da.
  • Asteartean historiako azterkera dut.